XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONUren Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala delako ageri hark dioena ongi uler eta zuzenbidez joka badezakegu inongo politikoek ez lukete horrelakorik egin behar.

Euskaltzaindiak arrazoiz salatu zuen giza-eskubideen kontra doan nafar politikoen jokaera hori (ikus Euskera, XL, 1995, 555-562).

Politikoek hiritarrei bakebideak eskaini behar dizkiete, eta ez elkarren arteko iskanbilak sortarazi.

Nafarroako historia zerbait ezagutzea aski da jakiteko Lingua Navarrorum bertako hizkuntza jatorra zela; euskara eta ez erromantzea.

Ondotik, Decreto Foral135/1994 del 4 de Julio etorri zen Nafarroako Administraritzan euskarari eman behar zitzaion tokiak zertan gauzatu behar ziren adieraziz.

Oraintsuago, Nafarroako Forua Hobeagotzeko sortu zen erakundeak, garapenerako lorpenez, Euskararen Legearen 17. artikulua erantsi dio, jadanik zerbait bideratzeko asmoz egina dela esango nuke.

Baina, hala balitz ere, ez zait aski iruditzen.

Oraindik apartheid horrek hor jarraitzen du, gure erresuma zaharreko herri guztietan eskubide berdinik eskaintzen ez duena.

Eta horren ondoriozko ageriak ere hor ditugu.

Elebidun herrialdean hara zer gertatu zen Nafarroako Epaitegi Gorenak Barañaingo Udalaren kontra jarri zuen auziaz.

Horren adibiderik egokiena Euskaltzaindiaren salakuntza izan zen, Bilbon 1997ko apirilaren 25ean sinatua (ikus Euskera, XLII, 1997, 193-196. orr.)

Gertatuak gertatu, Nafarroako Gobernua entzungor egiten ari da eta orain ez dio baimenik eman nahi aspalditik ari den euskarazko irratiari.

Hortik ikus gaur egungo nafar agintariek euskarari zer opa dioten.

Historian hain nabaria zen hutsune horri nolabaiteko konponketa bidea eman nahirik edo, Nafar Gobernuak, Ley Foral del Vascuence sortu zuen, Aholku Kontseilua jarriz 1986ko martxoaren 11n. 135/1996 Foru Dekretuaren bidez.

Urralburu presidente zelarik. honako hitzen arabera: Aquellas Comunidades que, como Navarra, se honran en disponer en su patrimonio de más de una lengua. están obligadas a preservar ese tesoro y evitar su deterioro o su pérdida.

Eta Dekretu horren 4. artikuluan aipatzen dira Gobernuak berak ezarri zizkion eginkizun nagusiak:

a) Hizkuntza normalizazioari dagozkion plan orokor eta proiektu arauemaileei buruzko iritzia ematea, horiek onetsi aitzin.

b) Hizkuntza plangintza eta normalizazioari dagozkienez, Gobernuak eginen dizkion galderei erantzutea.

c) Euskara erabili eta bultzatzeari dagokionez, Gobernuari proposamenak egitea.

Kontseiluaren barruan Berariazko Batzorde hauek eratu ziren: